Herriko Feriak hilabete honetan ospatuko ditugu eta Beti Gazte elkarteak, bertze urte batez, Ajoarriero lehiaketa antolatu du Ferietako asteazkenerako, azaroaren 22rako hain zuzen. Ohi bezala, Beheko Plazan ospatuko da, 18:00etatik aitzinera.
Oinarriak:
- Bikoteka parte hartuko da
- Bikote bakoitzak gas sukaldea, zartagia, kazula, patata, piperrak, etab. ekarri beharko ditu
- Elkarteak gatza, olioa, baratxuria eta gatzgabetutako 2kg bakailo emateaz gain, 10 euro banatuko ditu bikoteko
- Egunean bertan, bikote bakoitzeko guttienez kide bat Beti Gazteko egoitzan egon beharko da 17:30erako. Orduan, bakailoa eta 10 euroak emanen zaizkio
- Izena emateko hondarreko eguna azaroaren 20a izanen da, astelehena
- Lehendabiziko hiru bikoteek izanen dute saria
Izena emateko idatzi 697 276 036 (Alaia) zenbakira edota kultura@betigazte.net helbide elektronikora.
Animatu parte hartzera!
Leave a Reply